Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak emango dizkie dendariei dendak berritu edo modernizatzeko. Subentzio horiek eskuratzeko eskaera egin behar da eta orain da garaia. Epea zabalik dago irailaren 16ra arte.
Diru laguntzak honako aldaketak egiteko izan daitezke, besteak beste: lokala berritzeko lanak, altzariak edo mobiliarioa aldatzea, beharrezko ekipamenduak, bai denda barrukoak edo bai kanpokoak (rotuloak barne), balantza elektronikoak, informatika ekipoak, ordenagailuentzako aplikazioak...
Berriak elkarteko dinamizazio bulegotik jakinarazi dutenez, aholkuak eman eta zalantzak argituko dizkiete interesa duten Hernaniko merkatari guzti-guztiei. Telefonoa, honakoa: 943 33 30 49. Eta helbide elektronikoa: dinamizador@comercio-gipuzkoa.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!