Utergak jokatuko du Banakako Txapelketa Nagusia, Kutxa Saria

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 1a, 02:00

UTERGAK momentuko bost erremontista onenekin jokatuko du Banakako Txapel­keta Nagusia, Kutxa Saria: Urriza, Urrutia I, Zeberio II, San Miguel eta Ezku­rra­rekin. Kutxa Sariko prebiaren finala jokatu zuen atzo Galarretan, Matxin IVren kontra, eta katedrak eta apustuek aurreikusi bezala, erraz gailendu zen: 30-21. Uterga 3-0 galtzen hasi bazen ere, berehala eman zion buelta partiduari eta 10-4 eta 20-7ko partzialak egin zituen, partidua ia erabakita utzita. Utergak ondo sakatu zuen, eta Matxin IVa ez zen fin ibili, batez ere partiduko aurreneko zatian. Matxinek, partiduaren er­dial­­dera izan zuen berdin­tzeko aukera, 26-20 gerturatuta, baina garaipena Do­nez­te­bekoa­rentzat izan zen. Hala, Banakakoa joka­tzeko pasea 30-21 irabazita lortu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!