Iñaki Esnal txapeldun, Villabonan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 1a, 02:00

Lasarteko Elolarekin batera, Villabonako Torneoko txapela jantzi zuen larunbatean Iñaki Esnal pelotari hernaniarrak. 22-9 nagusitu ziren Lizaso eta Altunaren kontra. Partidua oso berdindua izan zen 8nako berdinketa arte, eta handik aurrera, aurkariek ezin izan zuten ezer egin Esnalen erakustaldiaren aurrean: sakean eta errematean bikain aritu zen pelotari hernaniarra. Partidua bukatuta, txapeldunaren saria jasotzeaz gain, torneoko pelotari onenarena ere jaso zuen Esnalek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!