Uztailean, orain arte, bigarren eskuko azokarik izan ez bada ere, aurten aldaketak izan dira. Ekaineko atsedenaldiaren ostean, joan den larunbatean, hilabeteko azken larunbata izaki, bigarren eskuko azoka izan zen Atsegindegin. Ohi bezala, arropa, zapatak, koadroak, pitxiak, jostailuak, liburuak, etxeko tresnak... erosteko aukera paregabea izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!