Banakako Txapelketarako pasearen bila gaur, Matxin IV eta Uterga

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 31a, 02:00

IRITSI da egun haundia Kutxa Sariko prebia joka­tzen ari diren Matxin IV eta Utergarentzat: finala. Gaur 30 tantutara iristen denak erremonteko txapelketa haundiena jokatzeko aukera izango du, banakakoa. Partidua Galarretan jokatuko da, eta 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da.

Uterga, faborito

Uterga da gaurko faboritoa katedrarentzat, ohituta baitago estelarrak jokatzera; Matxin IVak ordea, hirugarren eta laugarren partiduak jokatzen ditu gehiago. Forma onean iritsi izanak ere egiten du faborito, nahiz eta gaurkoan, duen guztia eman beharko duen Matxin IVari irabazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!