Bizikleta martxa Hernanitik Donostiara, akanpadako azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 31a, 02:00

hitzaldiak, tailerrak, mendi martxak, mahai inguruak, antzerkiak, bazkal eta afalosteak... denetetatik egin dute sei egunetan AHTren kontra Hernanin akanpatu diren lagunek. Asteartean hasi zuten akanpada, eta ordutik, ehundik gora lagunek hartu dute parte antolatu dituzten ekintzetan. Akanpaldia Osiñaga auzoan ari dira egiten, eta otorduak Arriatsuko eskolan egiten dituzte. Ekitaldiak berriz, herriko gune ezberdinetan.

Bizikleta martxa, bukatzeko
Akanpada gaur du azkeneko eguna, eta errebindikazioekin jarraituta, bizikleta mar­txa antolatu dute Donostiara; goizeko 09:45etan aterako dira akanpalekutik. Ondoren, 14:00­etan, ekitaldi berezia egingo dute Plazan, eta akanpada agur, azken balorazioa eginda esango diote

09:45 Bizikleta martxa Urumea
bailaran barrena: Hernani-Donostia.
Bazkalostean: akanpadaren
balorazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!