Peru Alfaro hernaniarra Finlandian jokatuko den Europako Triatloi Txapelketan izango da. Espainiako Federazioak hiru txartel zituen abuztuaren 21ean jokatuko den txapelketarako, eta bigarrena galdu zuen Alfarok, asteburuan Gasteizen jokatu zen Espainiako Txapelketan. Hala ere, hirugarren plaza bat geratzen zen, Eneko Llanosek utzia (aurten ez da Finlandiara joango), eta hori beteko du Alfarok, Federazioak hala emanda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!