Joan den igandean 150 lagun inguru bildu ziren Abarzuzan, Fernando Ros Naparra gogoratzeko. Aurten bete dira 25 urte Naparra hil zela, eta bere jaioterrian omenaldia egin zioten igandean. Hernanitik 45 lagun inguru joan ziren, oso ezaguna baitzen Hernanin ere. Igandeko ekitaldiaz gain, ostegunean, Hernanin ere gogoratu zuten koadrilakoek eta lagunek, Antziolan jarritako monolitoan. Bertsoak eta bere aldeko hitzak izan zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!