Aurpegi ezagunak eta berriak izango dira, bai bertsotan eta bai herri kiroletan. 11:00etan hasiko da festa, egun guztikoa.
santa Barbaran, festa egun aparta jarri dute biharko, San Inazioak direla eta. Jende asko igoko da goizean goizetik Hernaniko mendi ezagunera, herri kirolek izango dute protagonismoa, beste behin ere. Beteranoak eta gazteak animatu dira festa jartzeko, eta bai bertsotan eta bai herri kiroletan, aurpegi ezagunak eta ez hain ezagunak ikusiko dira: Antton Garin, Agin Rezola, Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola gazteak kantatuko dute goizeko 11:00etan, eta bazkalostean. Herri kiroletan berriz, beteranoenak aizkoran ariko dira: Larrabide eta Imanol Paolla, Larra eta Arretxeren kontra. Txingekin, Mikel Azkoneta urnietarra eta Joxe Mari Miñei astigartarra. Lehenengo aldiz plazara aterako direnak, berriz, harri jasotzaileak, 14 urtekoak: Suharri Paolla, eta Jon Elutxeta, 50 kiloko harriarekin, 5 minutuz ariko dira.
Bertsolariak 11:00etan; meza 12:00etan; herri kirolak 13:00ean; bertso bazkaria, 14:00etan; umeen jolasak, 17:00etan; toka, 16:30ak aldera; eta erromeria, 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!