Bon Jovi talde estatubatuarrak kontzertua emango du gaur gauean Donostiako Anoeta estadioan, eta Kixkal tabernan bi sarrera Vip zozketatu dituzte kontzertura joateko. Zozketan parte hartzeko, azken asteetan ondorengo garagardoetako bat edan behar zen: Heineken haundia, Cruzcampo Gran Reserva, Heineken, Murphis edo Guinnes Pinta. Kixkaleko arduradunek azaldu dutenez, zozketa egin dute eta irabazlea Txabola izan da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!