SAN Inazio eguna ospatu nahi duenak aukera ederra izango du igandean Santa Barbarako tontorrean, Hernanitik mugitu ere egin gabe. Festa goizean hasiko da, dianarekin. Giroa Antton Garin eta Agin Rezola bertsolariek jarriko dute 11:00etatik aurrera, eta ondoren, meza ospatuko da. Eguneko ekitaldi potenteena 13:00etan hasiko da, herri kirolena: aizkoran Arretxe eta Larra, eta Paolla eta Larrabide ariko dira; eta txingak eta lokatxak ere ez dira faltako. Bazkaria 14:00etan izango da, eta txartelak salgai daude Kitto eta Aralarren. Arratsaldean, bertsolariak, ume jolasak eta erromeria izango dira, festak ondo bukatzeko.
Gotzon Otsari, omenaldia
Festei aurre hartuta, Santa Barbarako tontorrean Gotzon Otsa (Angel) omenduko dute gaur, Morkaikoko eta Mendi Gaineko lagunek. Pikoteoa eta diapositiba emanaldia egingo dute, 21:00etan hasita.