Ostiraleroko moduan, AAMk deituta kontzentrazioa izango da gaur Hernanin, 20:00etan Plazan. Gaurkoa, hilabeteko azken ostirala izaki, berezia izango da. Ibon Fernandez izango da gaurko ardatza, eta honen osasun egoera larria salatuko dute. AAMk azaldu duenez, Fernandezek zazpi hilabete daramazki oinarrizko osasun azterketarik gabe, eta bere egoera geroz eta larriagoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!