Eraikin berria institutuarentzat, Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 28a, 02:00

INSTITUTUARENTZAT edifizio berria egiteko bidean, pauso garran­tzitsua eman zuten astearteko Plenoan. Bertan, Udalak lur zati bat Eusko Jaur­laritzari eman zion, eraikina egiteko. Institutu berria Santa Barbaran eraikiko da, Alberroko aldapa ondoko baratzetan, egungo Her­nani institutua eta Lan­gi­leko edifizioen atzekaldean. Orain, Eusko Jaurlaritzaren esku dago noiz hasi Ins­titutu berria egiten.

Fusioko bigarren urtea, irailetik aurrera
2010-2011 ikasturtean fusionatu ziren Hernaniko hiru ikastolak eta Hernani Ins­titutua, eta ikasturte horretan aurreneko aldiz, Hernaniko 126 ikaslek ikastetxe berean egin zuten DBH 1 maila. Fusioa pixkanaka egingo da, eta irailean, ikasturte berria hasten denean bi maila egongo dira fusionatuta: DBH 1 eta DBH 2. Edifizio berria egin arte, Hernani Institutuko betiko eraikinean daude: DBHko bi kur­tso hauek, eta Ba­txilergokoak. Hain zuzen, gai hori da Her­naniko Institutua gehien preokupatzen duena. Izan ere, DBHko lau kurtsoak fusiona­tzen direnean (bi urte barru), ezinezkoa izango baita edifizio bakarrean egotea DBHko 4 kur­tsoak eta Ba­txi­lergoko 2ak.

Zortzi kide, Ongintzako Zuzendaritza Batzordean

Atzoko Plenoak erabaki zuen, baita ere, Ongintzako Zuzen­da­ritza Batzordea zeinek osa­tzen duten. Zazpi ordezkari Uda­lekoak izango dira: Bildu: Glori Men­­dinueta, Idurre Konde, Iker Goenaga, Naiara San­chiz; PSE-EE: Jose Perez; EAJ-PNV: Andoni Amo­na­rraiz; eta H1: Iñaki Arratibel. Eta bat herritarren ordezkaria izan­go da: Txa­ro Etxarri. Ju­bilatuen Etxeak aurkeztu zuen Txaro Etxarri ordezkari gisa, eta Zuzendaritza Ba­tzordeak lehendabizi, eta Ple­noak on­doren, onartu zuten.
Ongintzako Zuzendaritza Batzordearen bete beharretako bat da, Patronatuari dagozkion erabakiak hartzea, horretarako eskumena baitu. Hala ere, badira erabaki batzuk Plenotik pasa behar dutenak. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!