Bertsolaritza, magia eta apikultura saio berriak, datorren ikasturterako

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 27a, 02:00

2011-2012 ikasturterako lanean ari da AEK, Zilegi Eskolak antolatzen. Ohi bezala, Herna­nin eta Astigarragan izango dira saioak, eta Urnietara zabaltzeko asmoa ere badute. Horrez gain, saio berriak antolatzea ere aurreikusi dute: bertsolaritza, magia, apikultura, informatika, internet eta haurren edukiak, esaterako.


«Eskerrik asko egitasmoan parte hartu duten guztiei»

Bukatu berri den ikasturtean, AEKk Zilegi Eskolako 15 saio eskaini ditu, hala nola, makillajea, gantxilloa, dan­tza, sendabelarrak... Zilegi Eskolak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten ikasle, herritar eta gai-emaile guztiei, eta datorren ikasturtean ere parte hartzera gonbidatu dituzte. Datorren ikasturtea bitartean, norbaitek berri zeha­tzagoren bat nahi balu, zilegieskola@aek.org helbidera idatzi dezake.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!