Tailerrak, hitzaldiak eta musika gaur, akanpadaren bigarren egunean

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 27a, 02:00

sei eguneko akanpada antolatu du AHTren Aurkako taldeak, atzo hasi eta igandera bitartean. Hernanin hasi dira AHTren obrak, eta hori sala­tzeko Hernani aukeratu dute aurten, Akanpadaren XVIga­rren edizioa egiteko. Eki­taldiak egun guztietarako antolatu dituzte eta gehienak, Hernanin bertan, erdigunean izango dira. Akan­paldia Osiñagako belardi batean ari dira egiten, puente-kolgante ondoan, eta bazkaldu eta afaldu, Arriatsuko eskolan egiten dute.

Tailerrarekin hasi eta kantautorearekin bukatu, gaur

Akanpaldia atzo hasi bazen ere, gaurtik aurrera hasiko dira ekitaldiak. Gaur, goizeko 10:00etan izango dute aurrenekoa: tailerrra egingo dute sendabelar eta artileen erabileraren inguruan. On­doren, AHTren mugimendua eta errepresioa islada­tzen dituen dosierra aurkeztuko dute, eta bazkaltzera joango dira. Arratsaldean, antzerki eta eskalada tailerra egingo dute lehendabizi, eta hitzaldia ondoren. Eguna bukatzeko, afaldu ostean, Salda dago kantautoreak girotuko du gaua.

Osiñagako auzo elkarteak bat egiten du akanpadarekin

Osiñagako auzo elkarteak jakinarazi du akanpaldiarekin eta honen inguruko ekitaldiekin bat egiten duela, Kronikara bidalitako prentsa oharrean: «Osiñagako auzotarrak eta Hernaniko biztanleak akanpaldian eta ekitaldietan parte hartzera animatu nahi ditugu».

EGITARAUA- Uztailaren 26tik 31ra

Asteazkena, 27
10:00 Tailerra: `Sendabelarrak eta artilearen erabilera´
12:00 Dossierraren aurkezpena
14:00 Bazkaria
16:00 Tailerrak: `Taller de juego y accion teatral´ eta `Taller de escalada´
18:00 Hitzaldia edo eztabaida
21:00 Afaria
22:30 Kantautoreak: `Salda dago´ Aiara bailaratik...

Osteguna 28
09:00 Oindira martxa
10:00 Hitzaldia Ondoren Bazkaria
17:00 Tailerrak: `Serigrafia eta enkuadernazioa´
19:30 Liburuaren aurkezpena `Lurra, zorua bailitzan´
21:00 Afaria Afalondoren Tertulia

Ostirala, 29
14:00 Bazkaria Bazkalostean Kafe tertulia: `AHT eta krisia´
18:00 Hitzaldi partehartzailea `Lemoiz, Chernobil, Garoña, Fukushima: pasado y actualidad de las luchas antinucleares´.
18:00 Txotxongiloak
22:30 Kontzertuak: `Adabegi´  txalaparta fusion... (Urola bailaratik) `Ufestuk´ (Baztan), `Dj Talo´ (Hernani).

Larunbata, 30
10:30 Umeentzako tailerrak
12:00-13:30 Ginkana
14:00 Bazkaria
16:00 Hitzaldi edo eztabaida: `Energias renovables´
17:30 Mahaingurua: `Inguruko azpiegiturei buruzko talde zein norbanakoen hausnarketa eta iritziak´
21:00 Afaria
22:00 Antzerkiak

Igandea, 31
09:30 Bizkikleta martxa Urumea bailaran barrena: Hernani-Donostia.
Bazkalostean: akanpadaren balorazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!