Utergak erakustaldia eman, eta finalerako pasea lortu zuen

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 26a, 02:00

Partidu berdinduagoa espero bazen ere, Utergak erakustaldia eman zuen Urtasunen kontra, eta aurrekanporaketako finalerako txartela lortu zuen. 0-1 galtzen hasi bazen ere, 12 tantu egin zituen jarraian, eta 12-1 aurretik jarrita, partidua erabakita utzi zuen. Urtasun saiatu zen partiduan sartzen, 14-6 eta 18-10 gerturatuta, baina azken txanpan ere, Utergak tantu ugari egin zituen jarraian, eta 30-13 irabazi zuen. Aurrekanporaketako finala hilaren 31n, igandean, jokatuko du Utergak, Matxin IVaren kontra; eta bietan onenak, Banakako Kutxa 2011 Txapelketa jokatuko du aurten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!