Jubilatuen eguneko bazkariak agurtuko ditu festak Aranon

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 26a, 02:00

HIRU egun festa giroan murgilduta egon ostean, gaur agurtuko dituzte aurtengo Santio Jaiak Aranon. Atzo ez zuten festetaz gozatzeko nahi adina aukera izan, eguraldi txarra medio, pelota partiduak eta herri kirolak bertan behera utzi baitzituzten. Hala ere, festa giroa ez zen faltatu Aranon, eta gaur izango da errematea emateko aukera, jubilatuen egunean. Goizeko 11:00etan meza izango da, eta ondoren, ha­maiketakoan elkartuko dira heritarrak. 13:00etan, pelota partiduan, Lujanbio eta Etxe­goienek jokatuko dute, Ur­kizu eta Mur­giondoren kontra. Eta festak bukatzeko, Santa Ana eta San Juakin izaki, jubilatuen bazkaria an­tolatu dute. Baz­kalostean gainera, Laz­kano eta Legarreta ariko dira bertsotan, eta Jexux jazbanarekin.

Uztailak 26, asteartia

11:00 Meza.
Ondorian Hamaiketakua.
13:00 Pelota partiduak afizionatun artian: Lujanbio-Etxegoien ta Urkizu-Murgiondo.
14:00 Jubilatun bazkaria: Imanol Lazkano ta Xabier Legarreta bertsolarikin, ta Jexuxen jazbanakin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!