Santio eguna ospatuko dute gaur, Aranon, festetan. Goizean meza eta pelota partiduak dituzte, eta arratsaldean, herri kirolak eta bertso jaialdia: Arzallus, Lujanbio, Agirre eta Soto ariko dira. Herenegun mus eta pelota txapelketak jokatu ziren urteroko gisan. Musean txapeldun: Iñaki eta Manueltxo; bigarren: Migel eta Txurri; hirugarren, Fermin eta Josetxo; eta laugarren: Iñaki eta Aimar. Pelotan, bigarren urtez jarraian irabazi zuten Aihekok eta Pablok, 22-8, Eztebe eta Jon Anderren kontra. Hirugarren eta laugarren posturako partidua Unaik eta Txapartegik irabazi zuten, 22-21, Ruiz eta Agirreren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!