Luis Goñi bigarren, Getaria-Zarautz proban, eta lehenengo, bere kategorian

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 25a, 02:00

Luis Goñik sekulako sasoia daukala erakutsi du beste behin, bigarren postuan bukatu baitu Getaria-Zarautz igeriketa proba, 2800 metrokoa. Gainera, bere kategorian (Master kategoria) irabazi egin du. Denbora, 35:53, irabazlearengandik (Adnan Mustafic, Gorliz) 33 segundura. Hernaniar mordoxka ere izan ziren, eta Kronikak bihar aterako ditu, sailkapen eta argazkiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!