Europako Txapelketa urrutiago, atzo erretiratu eta gero

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 25a, 02:00

Peru Alfaro hernaniarrak pix­ka bat urrutiago ikusten du Finlandian jokatuko den Eu­ropako Triatloi Txapelketa (abuz­tuak 21), atzo galdu baitzuen aukera plaza bat lortzeko. Atzo irabazi beharra zeukan, Gasteizen jokatu zen Espainiako Txapelketan. Ez zuen ordea gorputzaldi one­na,  eta erretiratu egin behar izan zuen. Ondorioz, Espai­nia­ko Federazioak Europa­ra­ko di­tuen hiru txarteletatik bigarrena galdu zuen. Hiru­ga­rren pla­za bat badago, dena dela. Eneko Llanos iazko Eu­ropako Txapeldunak ez du aurten asmorik Finlandiara joa­teko, eta haren plaza ba­kante geratu da. Horrek esan nahi du, federazioak Alfarori eman diezaiokeela, hernaniarrak sobera de­mostratu duelako, Europako one­nen artean dagoela.

Saihets bat hautsita
Alfarok ez du sasoirik onenean konpetitu Gasteizen. Izan ere, saihets bat hautsi zuen orain dela 3 aste, eta entrenatu ezinda ibili da. Gasteizen erretiratu egin behar izan du, eta hori primeran aprobetxatu du, Mikel Blanchar-ek, atzoko irabazleak. Berak lortu du Europako Txapelketarako txartela, Clemente Alonsore­kin batera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!