POLTSAK eta tupperrak berrerabiltzeko kanpainak martxan jarri ostean, Udalak pardel berrerabilgarrien kanpaina jarri zuen atzo martxan. Ekainean jaiotako 14 umeei behin eta berriz erabiltzeko telazko pardelak banatu zizkieten; bi, ume bakoitzeko. Hemendik aurrera jaiotzen diren umeek berriz, Udalaren Ingurumen arloan jasoko dituzte pardel berrerabilgarriak. Behin eta berriz erabiltzeko pardel hauek osagai bakarrekoak dira: zati xurgatzailea eta pixa pasatzea eragozten duena dute. Umeari pardela aldatzerakoan, zati xurgatzailea bakarrik aldatzen zaio.
4.000 pardelen ordez, 20
Luis Intxauspe alkateak azaldu zuenez, ume batek 4.000tik gora pardel erabiltzen ditu bere bizitzan, eta pardel berrerabilgarriak erabiliz gero, 20rekin nahikoa izango luke: «ume batek 4.000 pixoihaletik gora beharko ditu, eta hondakin kopuru hori, zuzenean, zabortegira joango da. Pardel berrerabilgarriak erabiliz gero berriz, 20 nahikoak lirateke. Zero zabor sortzea ezinezkoa da, baina horretara ahal den gehiena hurbiltzea da gure helburua».
6 tona zabor, urtean
Ekitaldian azaldu zutenez, pardel normalek, urtean, 6 tona zabor sortzen dute Hernanin, eta gainera, petroliotik eratorritako produktuak dira: «pardel horiek erabat desagertzeko 200-400 urte inguru behar dira. Erretzen baditugu berriz, atmosferara isurtzen diren gas toxikoak sortzen ditugu». udala
Santiago Bidea
egiten ari den talde bati ongi etorria, bihar
Santiago Bidea egiten ari den talde bat iritsiko da bihar Hernanira, II marcha revitalizadora Irun-Haro izenekoa. Ibilaldia Santiago Bidearen Lagunen elkarteak antolatu du, eta taldea 40 pertsona inguruk osatzen dute. Hernanira bihar, goizeko 10:00etan iritsiko dira, eta ongi-etorria Plazan egingo diete. Taldeko argazkia atera eta San Joan Bataiatzailearen parrokia ikusiko dute. Ondoren, Alkatearen agurra jaso eta bidea jarraituko dute.
Eguneko pardel kopurua, adinaren arabera
* Lehen hilabetea: 10 pardel
* 4 hilabete izan arte: 9 pardel
* 7 hilabete izan arte: 8 pardel
* 12 hilabete izan arte: 7 pardel
* 24 hilabete izan arte: 6 pardel
* 30 hilabete izan arte: 5 pardel
* 30 hilabetetik aurrera: pardel bat, gauez
Pardelen kostua:
* Erabilera bakarreko pardelak:
0,26 euro pardel bakoitzeko
(gehien erosten diren pardelen bataz bestekoa)
* Pardel berrerabilgarriak:
0,04 euro pardel bakoitzeko
(ur, elektrizitate eta xaboi kontsumoa kontuan izanda)