Zapore oneko Madalenak, Lizeagan

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 25a, 02:00

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, auzotarrek jarri zuen giro ona Lizeagan. Nahikoa jan, kanta eta dantza egin zuten egun guztian.

Gusto ederrarekin bukatu zuten atzo Madalena eguna, Lizeaga auzoan. Jai eguna izan zen goizean goizetik, eta batukadak eta musikak girotu zuen auzoa, egun guztian. Batez ere, atzoko protagonista janaria, musika eta txapelketak izan ziren.

Txa­pel­ke­te­tako emaitzak, hauek: Tor­ti­lla txapelketa Arantxa Egi­legorrek irabazi zuen; Txistorra lehiaketa, Pineda harategiak; Marrazki lehiaketa, Iker Sanchok (bi­garren, Gorka Pulido, eta hi­rugarren Ana Sanz). Txiste lehiaketan, Juanjo onena; To­ka le­hia­­ketan, Ivan (bigarren Aitana Bracete, eta hirugarren, Silvia Sagarna).

Paelladan eta geroko festan, giro ederrean ibili ziren.

TXAPELDUNAREN TXISTEA:
Atzoko txiste-kontalari onena Joanjo izan zen. Asko kontatu zituen, eta hau, berak aukeratutakoa:
«Kamarero, atera 3 kopa cognac!». Edaten ditu, eta: «Kamarero, adtedra 2 kopa cojgnac!» Edaten ditu, eta: «Kabmadrero, hip! adtera cojgnac kopa bat!». Edan du, eta esaten dio: «kontura­tzen al zera, kabmaredo? hip!, zenbat eta gutxiago edan, ordduan eta mbozkodago nago!».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!