Madalenak Lizeagan, eta auzoko giroa gero eta indartsuago

Kronika - Erredakzioa 2011ko uztailaren 24a

Umeek hasiko dute festa, eta helduek jarraitu. Herri poteoa eta paelladak jende asko biltzea espero dute. Txiste Txapelketa, arratsaldeko kuriositatea.

Madalena jaiak ospatuko dituzte gaur Lizeagan, goizeko 09:30etatik aurrera. Lizeagako auzotarrak gero eta elkartuago daudela egia da, eta auzoko festak berriz egiten direnetik, egun honetan oraindik elkartuago izaten da.

Antolatzaileek ez du ahaztu inor: ez gazteak eta ez helduak. Txokolatada, jolasak, eta Marrazki Lehia­keta dituzte goizean, haurrek. Helduek: Txistorra Le­hia­keta, Patata Tor­tilla Lehia­keta, poteo he­rri­koia, eta paellada.

Arratsaldean, Txiste Le­hia­keta (parte hartze librea), Diskofesta, eta Festa bukaera, 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!