Fernando Ros Naparra hil zela 25 urte bete dira aurten, eta Hernanitik autobusa joango da Abarzuzara, bere jaioterrira, hura gogoratzeko asmoz. Urtero egiten dute ekitaldia eta bazkaria Abarzuzan, eta Hernanitik lagun eta ezagunak joaten dira bertara, haren oroimenezko egunera. Aurten gainera, 25garren urteurrena izaki, DVDa atera dute, Naparrari buruzkoa, eta salgai dago,
3 euroan, Garinen eta Zumitzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!