Udalak asteartean banatuko ditu berriz erabiltzeko pixoihalak

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 24a, 02:00

Ekainean jaiotako umeen gurasoei pixoihal berrerabilgarriak banatuko dizkie Udalak. Behin baino gehiagotan erabili daitezkeen pixoihalak edo pardelak dira, eta Udalak kanpaina hasi zuen joan den urtean, pixoihal mota hori bultzatzeko. Ekainean jaiotako umeen gurasoei banatuko zaizkie oraingoan. Asteartean, uztailak 26, 12:00etan, Udale­txe­ko Areto Nagusian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!