«Proiektu interesgarriak aurkitu ditugu Ekogunean»

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 24a, 02:00

Hernani eta Donostiako Al­kateak Kutxa Ekogunean (lehengo Zabalegi) izan ziren joan den ostegunean, eta bertan Kutxa Fundazioak zein asmo dituen azaldu zieten, arduradunek. Ekogunea Do­nostia eta Her­naniko lurretan dago, eta 2014an irekiko dute.

Ireki bitartean, prestatze-lanetan ari dira, eta proiektu asko dituzte eskuartean, «ba­tzuk interesgarriak», Luis Intxauspe Hernaniko Alka­teak Kro­ni­ka­ri esan dionez. «Bara­tzeen proiektua, olioa berrerabiltzekoa, Ekolapikoa, Eko­bira... Begiratu eta ikusi egin behar di­tugu, baina lauzpabost proiektu interesatu zaizkigu. Uda-ostean lasaiago aztertuko ditugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!