Urratu zituzten aukera guztiak, baina hernaniarrek ezin izan zuten Doneztebe haundiaren kontra. 1-2 irabazi zuen Doneztebek, eta berriz ere Nafarroara joan da Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa.
Lujanbiok min hartu ez balu...
Kadeteetan Telletxeak hartu zuen agintea, hasieratik, eta Altuna anaiek gauza gutxi egin ahal izan zuten (9-22). Jubeniletan, nebioso zeuden lau pelotariak. Gogorra eta parekatua zihoan partidua (8-10/10-12/10-14), eta Eneko Lujanbiok belaunarekin jo zuen ezker-pareta. Ez zuen errekuperatu; bukatu zuen, nola ahala, baina nafarrak 10-22 irabazi zuten (Lujanbiok ez du Oñatiko Torneoko finala jokatuko).
Nagusietan, Ojuelek eta Gorrotxategik aidean irabazi zien Oronoz eta Madariagari. Orokorrean, Hernanik txapeldunen gisan bukatu du txapelketa, eta denboraldia.
Doneztebekorik ez
Armailetan Hernaniko zaletuak nagusitu ziren. 100dik gora zaletu joan ziren Hernanitik Muskizera. Doneztebeko zalerik, berriz, ez zen inguratu; izan ere, herriko inork ez zuen jokatzen Donezteberen izenean. Nafarroako Herriarteko araudiak utzi egiten du kanpoko fitxajeak egiten, eta horrek bentaja eman izan die nafarrei, Euskal Herriko Txapelketan. Rufino Rekalde Hernaniko delegatuak Kronikari horixe adierazi zion, «Nafarrek araudia aldatzen ez duten bitartean, zail izango da beraiei irabazten».
Arrieta, Errenterian onena
Torneo gehiago ere ari dira jokatzen hernaniarrak. Joan den ostiralean, Ioritz Arrietak irabazi egin zuen Errenteriako Torneoa, 22 urtez azpikoetan.
Gaur, Egoitz eta Josu Altuna anaiek Oñatiko Torneoko finala jokatuko dute, kadete mailan.
Emaitzak:
Kadeteak:
Altuna-Altuna / Telletxea-Aldabe 9-22
Jubenilak:
Lujanbio-Murgiondo / Maia-Lasa 10-22
Nagusiak:
Ojuel-Gorrotxat. / Oronoz-Madariag. 22-10