Arano eta Astigarraga, bete-betean

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 24a, 02:00

Aranon, umeentzat ekitaldi pila, eta helduentzat parrilada izango dira gaur nagusi. Astigarragan, Gazte kalejira eta bazkaria, eta koadrila jokoak.

bete-betean dira Arano eta Astigarragako Santio jaiak, eta gaur eguraldi trixteari poz bat emateko aukera izango du batera edo bestera joaten denak. Aranon umeen eguna dute, txokolatada, puzgarri eta Arno ganadutegiko aziendekin. Helduek ere ez dute galdu nahi festa, eta parrillada, erromeria eta batxuri zopa jarri dituzte, badaezpada.

Astigarragan, 11:30etan hasiko da mugimendua, eta gazteek protagonismoa izango dute, kalejira, bazkari eta koadrila jokoekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!