kronikara bidalitako prentsa oharrean, EAJ-PNVk adierazi du, pozten dela Bilduk hartu duen erabakiagatik, txakur-kakei ADN proba egiteari buruz. «Animalien Ordenantza aldatzearen kontra bozkatu genuen, animaliei ADNaren informazioa bere txip-ean sartzearen kontra, hain zuzen; horregatik, poztutzen gara, Bilduko Gobernu Talde berria jabetu delako, ez zela beharrezkoa Ezker Abertzaleak eta EBk hartutako erabakia, eta erabaki horrek adierazten duela aurreko Gobernu Taldeak zuen jarrera autoritarioa».
Horrez gain, zera adierazi nahi izan du EAJk, «Plenoa da Ordenantzak onartu edo aldatu ditzakeena, eta ez Gobernu Taldea; horregatik, Plenoak suspenditzen duen arte, Ordenantza horrek indarrean jarraituko du».
«Dirurik ordainduko al zaie txakurren ADNa egina dutenei?»
Andoni Amonarraiz bozeramaleak galdera bat egin dio Bilduri: «Gobernu Talde berriak dirurik gorde al du ADN probak eginak dituzten jabeei ordaintzeko? Txakurrei proba hori egin dietenek alfer-alferrik gastatu baitute diru hori».
Azkenik, beste galdera bat ere luzatu dio EAJk Gobernu Taldeari: «Gobernu Talde hau konturatu da zein akats egin duen aurrekoak, eta konpondu egin du. Modu berean, konponduko al du trafiko-aldaketen arazoa, hainbeste komertzio eta pertsona hondoratu dituena? Edo hondakinak biltzeko sistema berria, edo hainbat eta hainbat txapuza, aurreko Gobernu Taldeak egin zituenak?».