Urtero legez, aurten ere Ondarroan arrakasta haundia izaten duen Euskal Herriko Kamiseta Azokaren hamalaugarren edizioa izan da joan den uztailaren 2an. Ondarroako zapato azule jaiaren barruan, Euskal Herriko kamiseta azoka antolatu ohi da. Bertan, kamiseta onenaren saria banatzen dute partaideen artean, eta aurten hirugarren aldiz, Hernaniko Aiko-maiko arropa denda izan da sariaren irabazlea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!