Matxin IV irabazle, bi lehengusuen arteko lehian

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 22a, 02:00

Atzo jokatu zuten Matxin IV eta Agirrezabalak Kutxa 2011 Torneoko aurrekanporaketako finalerdietako partidua. Nahiz eta biak lehengusuak izan, ez zioten elkarri barkatu, eta norgehiagokan, Matxin VI izan zen garaile, 30-27. Beraz, azkoitiarrak jokatuko du aurrekanporaketako finala. Matxin VIk oso partidu ona egin zuen eta Agirre­za­balak baino errekurtso hobeak zi­tuela erakutsita lortu zuen finalerako txartela partidu luze eta gogorraren ondoren. Partidu ho­bea egin zuen, eta pelota hobeto jar­tzen asmatu zuen, nahiz eta bukaeran markadorea pixka bat konplikatu zi­tzaion.

Partidu berdindua hasieran eta urduritasuna nabarmen bukaeran
Partidua nahiko berdinduta hasi zen, lehenengo hamalau tantoetan zazpi aldiz berdindu zuten markagailuan bi pelotariek. Honela, Ma­txin VIk 15-8 eta 19-10 aldegin zuen. Agirrezabalak lau tantu segidan sakez lortu zituen eta 27-24akin Matxin IV urduri jartzea lortu zuen. Emozioz beteriko bukaera izan zen, 29-26 Matxin VIaren al­de, pelota txapara, eta 29-27 hur­bildu zitzaion Agirre­za­ba­la. Azke­nean, ordubeteko par­ti­duaren os­tean, e­ta­ Matxin IVaren bi­pa­reta bate­­­kin, Matxin IV aurre­kanpo­raketako finalean izango da.

Partiduak, Galarretan
Uztailak 23, larunbata
1- Matxin VI-Zubiri/UrrutiaII-Barrenetxea IV (35 tantora)
2- Zeberio II-Etxeberria III / Juaristi-Urrutia I (40 tantora)
3- Etxabe II-Lizaso / Endika-Ion
 (40 tantora)
4- Oñatz-Olazar / Zulaika-Gaztelu
 (30 tantora)

Uztailak 25, astelehena
1- Etxabe II-Barrenetxea IV / Oñatz-Zubizarreta (35 tantora)
2- Uterga / Urtasun (30 tantora)
3- Ezkurra-Etxeberria III / Urriza- San Miguel (40 tantora)
4- Matxin III-Zubiri / Zulaika-Urko
(30 tantora)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!