Musika, dantza, kirola, jolasa eta ikuskizunak izango dira, Astigarragako jaietako ardatza bost egunetan, bertako bizilagun edo kanpoko bisitariek gozatzeko antolatu dituztenak. Jon Garaño zinegileak botako du gaur festa lehertaraziko duen txupinazoa, arratsaldeko 19:00etan, eta handik aurrera, izango da zer egina. Txupinazoari aurre hartuta, goizetik izango dira ekitaldiak Astigarragan, gehienak, umeei zuzenduak. Eta hasiera ofizialaren ondoren, Akelarreak eta Massaranduba batukada taldeak jarriko dute festa eta erritmoa kaleetan. Gauean, musika izango da protagonista. Kalean barrena Zombing Blai taldea ibiliko da, eta txosnetan Hiru gabe bi taldeak eskainiko du dantzaldia.
Kirolak, haur jolasak,
bazkariak eta dantzaldiak, asteburuan
Festetako bi egun nagusiei aurre hartuta, asteburuan gustu guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte. Larunbatean kirolak protagonismo berezia izango du: saskibaloi txapelketa eta pelota erakustaldia eta jaialdia antolatu ditzute. Igandean, koadrilen arteko jokoa, gazte bazkaria eta kalejira izango dira ekitaldi nagusiak. Musika emanaldiak ere, ez dira nolanahikoak izango: larunbatean Never Surrender eta Halle diskoteka izango dira gaua girotuko dutenak, eta igandean Esne Beltzak joko du.
Santio eta Santa Ana,
egun fuerteenak
Jaietako azkeneko bi egunak izango dira festetako fuerteenak: Santio astelehenetan, eta Santa Ana asteartean: Larrain dantza, sokamuturra, bertsolariak, herri kirolak, sagardo dastaketa eta idi dema dira, besteak beste, festak agurtzeko antolatu dituzten ekitaldi nagusiak.