«Zakurrei ADN proba egitea behin betiko kentzea nahi dugu, eta betirako»

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 22a, 02:00

ESTEFANIA Morcillo PSE-EEko bozeramaileak eskatu dio Gobernu Taldeari animalien ordenantzari egin zaion aldaketa, hau da, zakurrei ADN proba egitea, berehala eta betirako kentzea, Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Morcillok dio, ordenantzaren aldaketa joan den legealdiaren bukaeran onartu zela: «aldaketaren ondorioz, udaltzainek txakur kakak jaso zitzaketen kaleko lurretik, eta ADN proba egitera bidali laborategi batera. Hala, kaka hori zein txakurrek egina zen identifikatu zezaketen, eta ondoren, isuna jarri». Morcillok azaldu du, hori aurrera eraman ahal izateko, herritarrek ADN proba egin behar zietela euren txakurrei: «probaren kostua 35 eurokoa da, eta egitea obligatorioa. Probari uko egitea akats txikia da, eta isuna 60 euro eta 300 euro bitartekoa da».

«Momentuz bertan behera uztea ez da nahikoa»
Oharrean dio, PSE-EErentzat, ordenantza momentuz bertan behera uztea ez dela nahikoa, eta gogoratu dute, alderdiak ezezko botoa eman zuela bozketa egin zenean: «ordenatza Gobernu Taldearen eta Ezker Batuaren botuekin onartu zen». Azkenik, gaineratu du, Atez Atekoaren ondorioz, herritar askok ezin izan dutela txakur kaka kaleko zakarrontzietara bota, hauek kendu egin dituztelako: «jendeak kaka kalean uzten du, eta poltsa edo paper batekin jasotzen badute, bertan, txoko batean zuten dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!