‘Pintxo Herrikoia’ dohainik, Tripontzi tabernan

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 21a, 02:00

Festa polita aurkituko du gaur arratsaldean, Tripontzi tabernatik pasatzen denak. Pintxoak dohainik banatuko dituzte, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, eta nahi duenak bueltatxoa egiteko gonbitea luzatu dute bertatik. Pintxo Herrikoia deitu diote gaurkoari: Igor Muñoa sukaldaria kalean izango da; punta-puntako sukaldaria, kutixi ederrenak jendeari presta­tzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!