Buruz Buruko Txapelketa Nagusia laster dijoa hastera, eta orain, aurre kanporaketak ari dira jokatzen, txapelketa horretan leku bat nahi duten erremonte jokalariak. Aurre kanporaketako lau onenak finalerdietara iritsi dira, eta gaur jokatuko dute Matxin IV eta Agirrezabalak elkarren kontra, Galarretan. Matxin IV azkoitiarra da eta Agirrezabala azpeitiarra. Egun berean debutatu zuten, 2003an, eta elkar ederki ezagutzen dute.
Jaialdiko lehenengo partidua izango da hori, 16:00etan. Ondoren, beste hiru partiduren artean, San Ferminetako errebantxa jokatuko dute, Urtasun eta Urrutiak, Urriza eta Etxeberria IIIaren kontra.