jon Garaño zinegileak txupinazoa botata hasi ziren atzo Santioak Astigarragan. Haurren txupinazoa eta ekitaldiak ere izan ziren, eta gauean kontzertua, musika zaleentzat. Gaur kirola eta musika izango dira nagusi, jaietan.
Saskibaloia, goizean
3x3 Torneoa jokatuko dute saskibaloian, XIgarren aldiz, Iker Ruiz zenaren omenez. 10:00etatik aurrera jokatu da torneoa, eta arratsaldeko 17:00etan bukatuko da, saribanaketarekin.
Bi pelota jaialdi, arratsaldean: 16:30etan, pelota erakustaldia, ezintasun intelektuala eta fisikoa duten kirolarien eskutik; 18:30etan, Jose Luis Berakoetxearen oroimenezko jaialdia.
Herri Krosa, urtero bezala, 17:00etan izango da, eta 8,5 km-ko ibilbidea egingo dute. Izenematea, 16:00etatik aurrera, Apeztegi plazan. Musika ere, denentzako gustokoa jarriko dute: 18:30etan Los Pasai txaranga, 22:30etatik aurrera, Fonotarecos, eta 23:00etatik aurrera NPJ, Never Surrender eta Halley Diskoteka.
Umeek ere goiz eta arratsalde dute gozatzeko aukera: erraldoi eta buruhaundiak, jokoak, eta sokamuturra txikia eta pottokak izango dituzte.
Beste behin ere, indartsu hasi dira Santioak... Ehun da ehun berrehun!
ASTIGARRAGA
Uztailak 23, gaur
10:00 XI. Saskibaloi 3X3 Txapelketa egun osoan. Saribanaketa 17:00etan. Bitartean, haurrentzako puzgarriak.
12:00 Erraldoi eta Buruhaundiak, Txirriskla elkarteko txistulariekin,
Foru plazatik abiatuta.
13:00 Betizu pintxoak. Foru plazan.
14:30 Eusko Labeldun Betizu Bazkaria, Foru plazan. Txartelak uztailare
n 4tik aurrera salgai Ikatza eta Bukoi tabernetan.
16:30 Haurrentzako Jokoak (4 urtetik aurrera) ikastolako atarian, Aurrera mutilak taldearen eskutik.
16:30 Pelota Erakustaldia frontoian. Desgaitasun intelektuala eta fisikoa duten kirolariak palaz eta eskuz arituko dira.
17:00 Astigarragako IX. Herri Krosa. 8,5 km herrian zehar, Atletiko Trintxerpe taldeak antolatuta. Izenematea 16:00etatik aurrera Apeztegi plazan. Sariak bertan banatuko dira, 18:30etan.
18:30 Los Pasai txaranga.
18:30 Jose Luis Berakoetxearen
oroimenezko VI. Esku Pelota Jaialdia, frontoian.
19:00 Sokamuturra Txikia eta Pottokak ikastolako atarian.
22:30 Fonotarecos talde kubatarraren umorezko musika-ikuskizuna Joseba Barandiaran plazan
23:00 NPJ eta Never Surrender txosnaren karpan Gazte Asanbladak antolatuta.
23:30 Halley Diskoteka Joseba Barandiaran plazan.