Aurredenboraldia azkar hasi du aurten Hernanik, Hirugarren Mailan. Astelehenean hasi zituen entrenamenduak, eta gaur eta ostiralean ere hor ariko dira jo eta fuego, maila berrira egokitzeko lanetan. 19:30etan dira entrenamenduak; aste honetan hiru egingo dituzte, baina datorren astetik aurrera egunero ariko dira, astelehenetik ostiralera. Ibor Manzanok jarraituko du entrenatzaile lanetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!