Final haundirako autobusa jarriko dute, eta herritarrei dei egin diete animatzera joateko

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 20a, 02:00

Muskizen jokatuko dute Hernaniko pelotariek datorren ostiralean, Euskal Herriko Herriarteko finala, Doneztebe taldearen kontra. Hernaniko arduradunek autobusa jarri dute, eta dei egin diete Hernaniko pelotazale guztiei Muskizera joateko, herriko taldea animatzera. Autobusa arratsaldeko 16:30etan aterako da Atsegindegitik, eta Garin tabernan apuntatu behar da, 5 euroan. Finaleko partiduak arratsaldeko 18:30etan hasiko dira, Muskizen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!