Zuhaitza erori zen atzo, arratsaldeko 14:00ak aldean, G-2132 errepidean, Galarreta eta Hernani bitartean. Zauriturik ez zen izan istripuan, baina kalteak eragin zizkion kotxe bati, azpian harrapatu zuelako. Galarretako Parke Teknologikoa egiteko obretan izan zen istripua, bide ertzean garbiketak egiten ari diren puntuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!