Autobusa, Muskizera joateko, Euskal Herriko Herriarteko finalera

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 21a, 02:00

Gipuzkoakoa irabazi, eta Euskal Herriko Herriarteko Txapelketan gauza bera egin nahi dute, ostiralean, hernaniarrek. Pelota elkartetik dei egin diete Hernaniko pelotazaleei, Muskizera joateko, Hernaniko seikotea animatzera. Autobusa jarri dute horretarako, eta ostiralean aterako da Atsegindegitik, arratsaldeko 16:30etan. Apuntatu nahi duenak, Garinen dauzka txartelak, 5 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!