ASTIGARRAGAN dagoeneko festa-usaian dira. Ostiralean hasiko dira Santio jaiak, eta asteartean bukatu, Santa Ana egunarekin. Jon Garaño zinegileak emango die hasiera jaiei, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan. Garañok lan oparoa egin du zinemagintzan, azken urteetan: La casa del dragón (2006), Lucio (2007), 80 egunean (2010), eta abar...
Aukera, gusto guztietarako,
bost egunetan
Egunero izango dira haurrentzako jokoak, kontzertuak eta ikuskizunak. Beti bezala, Santio egunean eta Santa Ana egunean festa berezia dute: Larrain dantza, euskal dantzak, DJak eta abar, batean; eta baserriko langintzen erakusketa eta herri kirolak bestean.