Kolektorearen barruan tubo bat ari dira egiten, Zikuñaga papelerako urak itsasoraino eramateko

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 19a, 02:00

egunotan Osiñagan dabilenak obrak ikusiko ditu bide bazterrean. Añarbeko Manko­mu­nitatea ari da lan horiek egiten, Zikuñagako Papelera­rekin batera, eta ur-zikinaren kolektorean ari dira. Kolek­tore horren barruan tubo bat sar­tzen ari dira, Papeleratik itsasoraino, eta langileak ba­rruan ari dira lanean. Osi­ña­gan 230 metroan ari dira tubo berria sartzen, eta 6 astez ariko dira bertan. Bitartean, bide erdia moztuta dago, eta semaforoak jarrita daude. Añarbeko Man­komunitatetik adierazi dute, eragozpenak barkatzeko, eta me­sedez, sema­foroei erreparatzeko.

Zikuñagatik itsasora
Urumeako Kolektoreak ur zi­ki­nak bil­tzen ditu, Hernani eta Donos­tialdeakoak. Ur zikin horiek itsasora bota aurretik, Loio­lako Depuradoran garbi­tzen dira. Baina depuradora ho­rrek kapazitate jakin bat dauka, eta Zikuñagako Pa­pe­lerak saturatu egiten zuen depuradora, ur-kantitate haun­­dia erabiltzen duelako. Horregatik, Papelerak be­re depuradora propioa jarri be­har izan du, Añarbeko Man­komunitateak eskatuta. Orain, ordea, Pa­pe­leran garbitzen diren urak ezin dira zuzenean errekara bo­ta, ur garbia izan arren, beroegi ateratzen delako; be­raz, itsasora bota behar dira, et­a haraino tuboa pasa beharra dauka. Horretarako, kolektorea erabiliko dute, eta han eramango dute tuboa. 

Obrak zergatik
  • Hernani eta Donostialdeako ur zikinak Loiolako Depuradorara eramaten dira kolektorearen bidez, han garbitu eta itsasora botatzeko.
  • Loiolako depuradora saturatua. Zikuñagako Papelerak ur-zikin gehiegi botatzen zuen kolektorera, eta depuradora saturatu egiten zuen.
  •  Añarbeko Mankomunitateak eskatu dio Papelerari, depuradora propioa jartzeko.
  •  Papelerak bere depuradora jarri du. Han garbi­tzen ditu urak, baina ezin ditu errekara bota, ur hori, garbia izanagatik, beroegi dagoelako errekara botatzeko. Beraz, Papelerak zuzenean itsasora bota behar ditu ur garbiak.
  •  Itsasoraino ur garbiak eramateko, Papelerari eskaini zaio kolektorearen barrutik tuboa sartzea.
  •  Geroztik, kolektorearen barruan langileak lanean ari dira.
  •  Kolektoreari zuloak egin dizkiote, langileak barruan lanean ari direlako. Horrek usai txarrak sortu zituen, eta kexak izan ziren, Hernani, Ergobia, Martutene eta Loiolan. Horregatik, berriz tapatu dituzte zulo horiek, langileak lanean ari diren puntuak izan ezik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!