errugbiko 2011-2012 denboraldia hasteko bi hilabete inguru geratzen badira ere, entrenatzen hasteko fetxak zein diren jakinarazi du Errugbi Elkarteak. Aurrenak gizonezkoen eta emakumezkoen senior taldeak izango dira, gimnasio saio eta udako entrenamentuekin. Hauen eta gainontzekoen entrenamentu ofizialak abuztuaren 22an hasiko dira. Eta eskola hastearekin batera, hasiko dira errugbi eskolako neska-mutilak entrenatzen, irailaren 16an.
Bi senior taldeek astean hirutan entrenatuko dute aurreneko astean
Gizonezkoen zein emakumezkoen taldeak astean hirutan entrenatuko dute aurreneko aste horretan. Gizonek, astelehen, astearte eta ostegunetan entrenatuko dute 19:30etan; eta emakumeek astelehen, astearte eta ostegunetan, 19:00etan. Ofizialki abuztuan hasiko badira ere, bi taldeek izango dituzte sesio edo entrenamentuak uztailean. Gizonezkoek gimnasio sesioak egingo dituzte bihar, asteazkenean eta ostegunean, taldeka, 17:00etan. Eta emakumezkoek entrenamentuak izango dituzte uztailaren 28a bitartean, astearte eta ostegunetan.
Gainontzekoek ere, hirutan
Jubenil, kadete eta infantil mailako taldeek ere astean hirutan entrenatuko dute aurreneko astean: astelehen, astearte eta ostegunetan. Jubenilek 19:30etan izango dute entrenamentua, eta kadete eta infantilek 18:30etan.
Errugbi eskola,
irailaren 16tik aurrera
Entrenatzen hasten azkenak, errugbi eskolako neska-mutilak izango dira. Hauek eskolako ikasturtea hasi bezain pronto hasiko dira entrenamentu sesioekin: irailaren 16an. Infantilek astearte eta ostegunetan entrenatuko dute, 18:30etan; eta alebinek, benjaminek eta aurre benjaminek, ostiraletan, 18:00etan. Errugbi Elkarteak jakinarazi du, errugbi eskolan parte hartu nahi duten neska-mutilek eskola-kirola programan alta emanda egon behar dutela.
HASIERAK:
Senior Gizonezkoak:
Lehen fasea: uztailak 19, 17:00etan, Landaren.
Entrenamentuak: abuztuak 22, 19:30etan.
Senior Emakumezkoak:
Abuztuak 22, 19:00etan.
Jubenilak:
Abuztuak 22, 19:30etan.
Kadeteak:
Abuztuak 22, 18:30etan.
Infantilak:
Abuztuak 22, 18:30etan.
Errugbi Eskola-Irailak 16:
Infantilak: 18:30etan.
Alebinak: 18:30etan.
Benjaminak: 18:00etan.
Aurre benjaminak: 18:00etan.
Beteranoen taldea:
Beraiek adostuko dute.