Ur festa dute bihar, eta auzotarrak ura botatzera animatu dituzte

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 18a, 02:00

Ereñotzun udaleku irekietan dabiltza auzoko 35gazte, 2-13 urte bitartekoak, eta jakinarazi dutenez, bihar ur festa egingo dute. Hala, auzotarrak animatu nahi dituzte umeen «bota ura!» oihuari erantzun, eta ura botatzera. Ur eskean goizeko 10:30etatik 12:30etara ibiliko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!