Mendiriz Mendik antolatuta, hiru eguneko mendi irteera egingo dute datorren asteburuan Pirineotara. Aneto igoko dute, Pirineotako mendirik altuena (3.404 metro), eta hori nahikoa ez dutenek beste mendi bat ere bai: Salvaguarda, altua bera ere (2.738 metro). Autobusa larunbatean goizeko 08:00etan aterako da Atsegindegitik, eta oraindik badago izena emateko aukera, osteguna bitarte, elkarteko bulegoetan (Iturregi plaza). Prezioak:
95 euro, bazkide eta federatuentzat; 115 euro, bazkide bai, eta federatu ez direnentzat; 10 euro gehiago, bazkide ez direnentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!