Fernando Ros ‘Naparra’ gogoratzeko, igandean Abarzuzara

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 19a, 02:00

Fernando Ros Ros, Naparra, hil zela 25 urte beteko dira aurten, eta hura gogoratzeko ekitaldiak eta bazkaria egingo dituzte igandean, Abarzuzan, bere jaioterrian. Hernanitik autobusa antolatu dute Abarzuzara, eta goizeko 09:30etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta AAMk dei egin die hernaniarrei Naparraren oroimenezko egun horretan parte hartzeko. Autobuserako zerrenda jarria dago, Garinen. Horrez gain, aurten DVDa atera dute Naparraren historiari buruzkoa, eta salgai dago 3 euroan, Garin eta Zumitza tabernetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!