Aneto edo Salvaguardiara asteburuan joan nahi dutenek gaur edo etzi eman behar dute izena

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 18a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak Aneto eta Salvaguardiara irteera antolatu du astebururako, uztailaren 23, 24 eta 25erako. Irteerak 95 euro balio du bazkideentzat, eta 115 gainontzekoentzat. Prezioan sartzen da bidaia, 2 afari eta gosari eta lo egitea. Izena eman nahi duenak elkartetik pasa behar du gaur edo etzi, asteazkenean bukatzen baita izena emateko epea. Ordutegia 20:00etatik 21:00etara da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!