«Hernani da nere pasioa, eta herritarrak nitaz gogoratu badira, harro joango naiz»

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 16a, 02:00

bixente Zaraguetak jasoko du Kaxkoko alkate-makila, gaur, Maitere Azurmen­diren eskutik. Arduradunek azaldu dutenez, urtebetez alkate izateko ohorea izango du Zaraguetak, «dijoan leku guztietara eramaten duelako Hernaniren izena, eta harrotasunez egin duelako Her­naniko enbajadore lana. Hori, eta, herriko festa guztietan etxea dekoratu, erakutsi, eta jai-giroan izan duen parte hartzeagatik...».

«Beti Hernanin sartuta egoten naiz»
Bixente Zaraguetak Kronikari adierazi dionez, benetan harro hartuko du gaur, alkate-makila, Hernani oso berezia delako berarentzat. «Pasioa daukat Hernanirekin. Beti hantxe sartuta egoten naiz. Momentu on eta txar guztietan. Eta ni, bat gehiago izan, eta herritarrak nitaz gogoratu badira... ba, sekulako orgulloa da neretzat; benetan harro sentitzen naiz. Ez ni bakarrik, Hernanin izango gara emaztea, alaba eta familiako gehiago ere». Pake garaiak direla eta, Zaraguetak dio momentu interesgarria dela hau eta horri buruz hitz batzuk egin nahi omen dituela: «Pake garaia da; pake garaia eta barkatzeko garaia. Herri bat zatituta eta haserre dagoenean zail da aurrera begiratzen, eta orain, momentu ezin-hobean gaude elkarri barkatzeko, eta pakean, aurrera egiteko». Alkate-makila eskuz alda­tzea Zaragueta etxe parean egingo da, eguerdian. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!