Adarragako txokolatea eta sardina erreak, egun guztiko festaren ginda

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 16a, 02:00

l Kaxko auzoko festak ospatuko dituzte gaur, Karmen egunez, hernaniarrek. l Besteak beste izango dira: alkate berria, omenaldia, bazkaria, karta jokua, jatena, haurrentzako jolasak... eta gau elektronikoa, Leokan.

Egun guztiko festa, hori da gaurko prestatu dutena Kax­koan. Karmen jaiak berreskuratu zirenetik, jende asko bil­tzen da urtero Hernanin, eta gaur ere halaxe espero dute; gehientsuena, seguruenik, sar­dina erreak eta Adarra­gako txokolatadak bilduko du­te. Horrez gain, aurten, Isabel Casco omenduko dute, eta Bixente Zaraguetak jasoko du alkate makila. Haurrentzat jolasak, balkoi lehiaketa, bazkaria, karta jokua, dantzaldia... eta bukatzeko, gau elektronikoa Leokan.

EGITARAUA
09:00 Diana.   
09:00 Meza. Agustindarren Elizan.
10:00-12:00 Haurrentzako marrazki tailerra Plaza Berrin.
12:00 Jaien hasierako txupinazoa. Ondoren Makila eskuz aldatzea. Alkate berria: Kale Nagusiko Bixente Zaragueta
Segidan Kaxkoko Isabel Cascori
omenaldia.
Azkenik Balkoi lehiaketa, Kaxkoko balkoi apainduenari saria.
14:00 Herri bazkaria, Plaza Berrin.
16:00 Karta saioak Kardaberaz Kalean.
17:00-19:00 Gaztelu puzgarriak Plaza Berrin
18:00 Txokolate jana Plaza Berrin eta jokoak (toka, igela etab.) Kale Nagusian.
20:00 Sari banaketa.
20:00-22:00 Sardina jana Plaza Berrin, musikaz lagunduta.
22:00-01:00 Dantzaldia Plaza
Berrin Triki Ahots taldearen eskutik.
Ondoren txupinazoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!