Gipuzkoako errealitatea, eta errealitate horren protagonistak... 21 argazkitan

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 15a, 02:00

«gipuzkoa izugarri abera­tsa da, bai natura aldetik, eta bai kultura aldetik. Denetik badago: bertakoak eta etorkinak, bertako hizkuntza bat eta kanpokoak... natura ikaragarria da Gipuzkoan... bai­na hori, txikitzeko arriskua dago; hala egiten ari gara; eta gu gara protagonistak: orain, Gi­puz­koan bizi garenok. Pro­ta­gonistak, erru­dunak, eta ar­du­radunak». Oskar Galia­nak xuabe hitz egiten du, baina zehatz. Hernanin bizi den billabonatarrak Ausnar­keta egiten denbora daramaki, eta hori azaldu nahi du, argazki bidez eta marrazki bidez, Hernanin: Kide kafetegian. Erakusketa jarria dago dagoeneko, eta bi hilabetez ja­rrita egongo da, Kiden. 21 argazki eta marrazki ba­tzuk dira, testu batzuk tartean dituztela. Pertsona argazkiak dira asko, eta autoretratoren bat ere badago. Gaine­ra­koak paisajeak dira, Gi­puz­koako paisajeak. «Errea­li­tatea, eta protagonistak». Jarri izan ditu erakusketa gehiago Galianak. Gai berberarekin bigarren erakusketa du; garaira egokitua. Azken aldian argazkia gehiago erabiltzen du; hasierakoetan denak ziren pintura eta eskultura: «Donosticart-en jarri nuen lehenengoa. Beste lan batzuk ziren orduan, Exposición a los elementos. Gero hasi zen ideia berri ho­ne­kin, eta Gipuzkoa Babi­lo­nia sortu zuen.

«Leku atsegin bat, bizi-ezin bihurtzen ari gara»

Galianak konparazioa egiten du Gipuzkoa eta Babilonia­re­kin. Leku ideal bat, abera­tsa, natura espektakularra daukana... zertan ari gara bihurtzen? «Zientziaren izenean, progresoaren izenean egiten ari direnak, gure mu­tu­rraren aurrean. leku bizi-ezin bihur­tzen ari gara Gipuzkoa... guk egiten dugu hori, gu gara sujetuak, guk ematen dugu bozka... nola aldegin hortik?». Pertsona horiek azaltzen dira erakusketan; protago­nis­ta direnak. Gaur egungo Gi­puz­koa direnak, eta Gi­puz­koa horrelakoa egiten ari di­renak. Ikuspuntu kritikoa da, eta jendeari parte hartzera deitzen dio. «Konsziente ba­ga­ra, parte hartzen dugu gauzetan. Ardu­ratsuago bi­hur­tzen gara. Auto­limi­tazio bat, autokontrol bat... beharrezkoak dira». Galiana Hernanin bizi da, eta oso eskertuta dago, Kide kafetegian erakusketa jartzen utzi diotelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!